2023/11/10

B2.2 maila: (H5P) Bidaiatzeko modu berrien (eta merkeen) bila

 

Osatu testua, bertatik ateratako esaldiak hutsune egokietan txertatuz.

Etxeko eltzeitsuak (=itsulapikoak) betetzea zailagoa da KPI (Kontsumoko Prezioen Indizea) gorantz doanetik, eta horrek ohitura asko aldatzera behartu (=derrigortu) ditu familia euskaldunak: etxeko gastuak antolatzeko modua, kontsumo-ohiturak, soldatak kudeatzeko era... Guztia aldatu da. Eguneroko gastuetarako diru-kopurua murriztu egin dugu, baita aisiarako erabiltzen duguna ere. Horregatik, askok eta askok euren oporraldia beste era batera antolatzeari ekin diote (=asko eta asko…antolatzen hasi dira).

Horren lekuko da Miren Alkorta. Berak bidaia-agentzia batean egiten du lan, eta
oporrak egiteko modua asko aldatu dela esan digu: “Oporrak garrantzitsuak dira guretzat, oporraldiari ez diogu uko egin nahi, baina orain,
, oporraldi bakarra egiten dute familiek”.

Oro har, atseden hartzeari ematen zaio garrantzia. Hori dela eta, bidaiariek etxean geratu baino nahiago dute irteera motzagoetara jo: “
; orain astebetekoak saltzen ditugu gehien. Horrez gain, Aste Santuetan jendea gutxiago ateratzen da, eta
, harengana joaten dira egun batzuk igarotzera”.

Lana eduki badaukatela aitortu du Alkortak, baina orain, “fakturazio bera lortzeko, lan gehiago” egin behar dute. Hau da, “agian, lehen baino jende gehiago ateratzen da kanpora,
”. Leku turistikoen eskaera ez da bereziki igo, askotan prezio berarekin “eskaintza erakargarriagoak” daudelako. Hori bai, “eskaintza errealitatera moldatu” behar izan dute. Esaterako, lehen Karibera joateko eskaera oso handia zen, baina orain, batik bat, Balear eta Kanariar uharteak aukeratzen dituzte bezeroek.

Prezioak mantendu egin direla uste du, baina, duela urte batzuk ez bezala,
, “beherapen handiak izaten direlako”. Lehen, azken unera arte zain egoten zen jendea, azken orduko eskaintzen zain. Gazteen ohiturak ere aldatu egin dira eta orain bidaia egiteko txartelak bakarrik erosten dituzte askotan. “Nahi duten lekura ailegatu eta, dirua aurrezteko, han bilatzen dute non lo egin.


Baina agentzietatik haratago, bada merke bidaiatu ahal izateko modurik. Internetek
eta bidaiatzeko ekimen ugari topatu daitezke sarean. Ekimen hauek ez dira berriak, baina, prezioen etengabeko gorakada dela medio,
. Horietako bat etxea trukatzea da. Interneten dagoen webgune batean izena eman eta gure etxea oporrak bertan igaro nahi dituzten bidaiarien zerbitzura jartzen dugu.
, ezer ordaintzeke; beraz, oporraldia beste batzuen etxean igarotzen dugu, haiek gurean igarotzen duten bitartean. Aukera merkea da eta probatu dutenek aukera paregabea dela esaten dute.
Merkeagoa da eta, horrez gain, ohiko turismoa gustatzen ez zaionarentzat egokia da, bisitatzen den leku horretako biztanle bat gehiago delako.
eta, haiei esker, ingurua, bertako kultura, ohiturak… ezagutzeko aukera daukate.

Beste aukera bat gure ibilbide bera egiteko asmoa duten bidaiariekin autoa partekatzea da, bidaia merkeagoa izateko. Oso erraza da.
. Buruan daukagun bidaiarekin bat baldin badator, berarekin harremanetan jarri eta elkarrekin egin dezakegu bidaia. Aukera hau nahi dutenek Interneten bertan daukate informazio guztia eskura; aukera aproposa gazte-jendearentzat.

Aukerak ez dira hor bukatzen,
. Mundu mailan Couchsurfing izenarekin ezagun egin da mugimendu hau. Gure etxeko sofa bidaiarien zerbitzura jartzen dugu, gu bertan gaudela(rik). Trukean, guk ere bidaiatu dezakegu, eta izena emanda daudenen etxeetara jo. Beste aukeretan bezala, nahikoa da webgune batean izen ematea, horrela bidaiatu ahal izateko. Esperientzia ikaragarria dela diote horrela bidaiatzen dutenek; izan ere, jende ugari eta askotarikoa ezagutzeko aukera ematen du,
. Bai kanpora irtetean, bai kanpotik gurera etortzen direnean, oso aberasgarria dela azaltzen dute era horretara bidaiatzen dutenek, mundu guztiko jendea ezagutzeko aukera ematen duelako, etxetik mugitu ere egin gabe.

Aukera horiek ez dira bakarrak, baina argi erakusten dute posible dela merke bidaiatzea. Badakizue, hortaz, dirua ez da aitzakia. Baldintza bakarra abenturazalea izatea da.
ateak ireki dizkie diru asko xahutu (=gastatu) nahi ez dutenei14 etik 1 garren arrastagarria.
kanpoan bizi den senitartekoren bat baldin badaukate14 etik 2 garren arrastagarria.
baina gutxiago gastatzen dute14 etik 3 garren arrastagarria.
oporrak hilabete batzuk lehenago hartzeko ohitura zabaldu da14 etik 4 garren arrastagarria.
urtean hirutan atera beharrean14 etik 5 garren arrastagarria.
Lehen hamar eguneko egonaldia egiten zuten askok14 etik 6 garren arrastagarria.
Lehen, berriz, dena lotuta eramaten zuten hemendik14 etik 7 garren arrastagarria.
Etxebizitzaren jabeen ingurukoekin ere harremanetan jartzen dira askotan bidaiariak14 etik 8 garren arrastagarria.
Gidariak bere ibilbidearen berri ematen du Interneten14 etik 9 garren arrastagarria.
Trukean (=ordainetan), webgunean topatzen ditugun lekuetara joan gaitezke14 etik 10 garren arrastagarria.
KPI gora eta gora hasi zenetik14 etik 11 garren arrastagarria.
tarteka jende ez hain atsegina ezagutzea suertatu daitekeen arren14 etik 12 garren arrastagarria.
gero eta jende gehiagok jotzen du aukera horietara14 etik 13 garren arrastagarria.
nork bere etxean bidaiariak hartzea ere modan jarri baita14 etik 14 garren arrastagarria.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

HITZEN BUZOIA