2023/11/08

B2.2 maila: (H5P) Turismoak goia jo du Donostian

Osatu testuko hutsuneak esaldi egokiak txertatuz. KONTUZ!! Bi esaldi sobera daude!!

Turismoak goia jo du, donostiar gehienen iritziz
Herritarren %65ek uste du(te) «turismo saturazio handia» dagoela hirian, udalak Ikertalderi eskatutako azterketa baten arabera.

Donostiako Udalak 2023-2027 aldirako onartutako Turismo Plana gauzatzeko, turismoak Donostian duen eraginaren diagnostiko bat egin du Ikertalde ikerketa taldeak,
. Ikerketa horren arabera, donostiarren %65ek uste du(te) hirian «turismo saturazio handia» dagoela; bestela esanda,
.
Izan ere, Eustatek kaleratutako datuen arabera, abuztuan 97.836 bisitari izan dira Donostian (egun-pasa hurbildutako txangozaleak kontuan izan gabe). 2011tik, Donostian ia bikoiztu egin da hoteletako bezeroen kopurua; %86 handitu da, hain zuzen. Turismo planaren arabera,
, eta hauek guztiek 2.356 laguni eman diezaiekete ostatu. Gainera, Donostiako Udaleko Hirigintza Sailaren arabera, iazko uztailean, araututako 1.288 etxe turistiko zeuden Donostian, 5.678 laguni ostatu emateko adina.
Alde Zaharrean, Erdialdean, Grosen, Antiguan eta Amara Berrin daude, udalaren arabera, Donostiako hotelen, etxe turistikoen, tabernen eta jatetxeen %68.
Turismoaren hazkunde (=hazkuntza) nabarmenaren adierazgarri diren datu horiek emateaz gain, Ikertaldek egindako inkestaren emaitzak ere badakartza Turismo Planeko diagnostikoak. Esaterako, donostiarren %35 inguru bisitari kopurua mugatzearen aldekoak dira — Alde Zaharreko donostiarren ia erdia, %46, hain zuzen ere —, eta %68ren ustetan, betekada edo saturazioa saihestearren (=ekiditearren),
; goi denboraldian hori uste duten donostiarren ehunekoa %78raino igotzen da. Alde horretatik, udalak
herritarren %54k. Alde Zaharrean bizi direnen artean, %63 dira gauzak oker egin izanaren sentsazio hori daukatenak.
Ikertalde taldeak egindako azterlanaren (=ikerlanaren) beste ondorioetako bat da donostiarren %38k sentitzen dutela jarduera turistikoak beraiei kalte egiten diela; are gehiago, herritarren erdiek baino gehiagok —%52k— adierazi dute
: «Donostiar askok aitortzen dute jada ez direla Alde Zaharrera gerturatzen (=hurbiltzen = hurreratzen), turistifikazioagatik», dio ikerketak. Halaber,
«euskararen atzerakada» dela nabarmendu (=azpimarratu) du Ikertaldek.

Donostiako Turismo Planak mehatxutzat jotzen du (gaur) egungo turismo ereduak «hiria elitizatzeko daukan joera». Aldiz, aukera gisa, hau identifikatu du udalak: «Egungo turismoaren joerek aukerak sortzen dituzte Donostia bezalako balio erantsi handiko helmugentzat».
ere heldu dio turismo planak. Herritarrei galdetu diete ea beharrezkotzat jotzen duten hori ezartzea, eta %56k baietz erantzun dute.
Ikerketaren lagina 690 lagunek osatu dute, eta elkarrizketa gehienak telefono bidez egin dituzte. Halere, 141 kideri aurrez aurre egin dizkiete galderak, hiru lekuotan: Parte Zaharrean, Artzain Onaren katedralaren aurrean eta Ibaetako campusean.

Sobera geratu direnak (berdin dio zein ordenatan):
-

-
ez litzateke gurera turista gehiago erakarri beharko10 etik 1 garren arrastagarria.
turismoaren gorakadaren beste ondorioetako bat10 etik 2 garren arrastagarria.
2017tik gutxienez 30 hotel gehiago daude Donostian10 etik 3 garren arrastagarria.
ez duela turismoa behar bezala kudeatu irizten diote (=deritzote)10 etik 4 garren arrastagarria.
Turismoak onurak besterik ez dakarrela Donostiara10 etik 5 garren arrastagarria.
beren ohiko aisialdi guneetatik kanporatuta sentitzen direla10 etik 6 garren arrastagarria.
udalak berak hala eskatuta10 etik 7 garren arrastagarria.
Turistek gure hizkuntza ikasteko inolako interesik ez dutela10 etik 8 garren arrastagarria.
bisitari-kopuruak goia jo duela Donostian10 etik 9 garren arrastagarria.
Donostian tasa turistiko bat ezartzeari buruzko eztabaidari10 etik 10 garren arrastagarria.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

HITZEN BUZOIA