2023/11/04

B2.2 mailako 10. eskola, 2023ko azaroaren 2koa

 

10.      eskola: 2023ko azaroaren 2koa

    

    -  Atzo, azaroak 1, Santu Guztien Eguna izan zen eta bezperako gaua, Gau Beltza edo Arimen Gaua. Horren harira, Hemen dugu Halloween ate-joka izeneko ulermen-jarduera, esaldiak testuan txertatzekoa,  zuzendu dugu, distraktoreak saihestuz eta erantzun zuzenak behar bezala arrazoituz.

o   Bertan agertu zaigu “ate-joka” esapidea, zerbait hurbiltzen ari dela adierazten duena (gaztelaniaz “a la vuelta de la esquina”). Adibidez: Konturatzerako (=konturatzen garenerako)(noizko?) hemen ditugu Eguberriak ate-joka.

o   Bertan agertu zaigu, halaber,  alderik alde” esapidea. Ikasleei “alde batetik bestera(ino)” esan nahi duela gogorarazi ostean, euskaraz “alde” erabiliz sortutako egitura eta esapideen berri eman diet (1. eranskina). Horien artean, arreta berezia merezi izan duena NOREN + ALDEAN konparaziozko egitura izan da (berau hobeto ulertarazteko, adibide sorta bat prestatu eta eman diet):

§  Bilbo (a) Donostia (b) BAINO handiAGOA da.

§  Bilbo (a) DonotiaREN (b) ALDEAN handia_(goa) da.

§  Bilbo, (a) DonostiaREKIN (b) ALDERATUTA = KONPARATUTA, handia_ (goa) da.

                    eske(an)”. Gaztelaniazko “pidiendo” euskaraz MUGAGABEA + eske(an) egitura                     erabiliz   itzultzen da (nahiz eta eskatzen den hori konkretua denean mugagabearen ordez             NOREN kasua erabili).

Euskaraz “pidiendo…” egiteko ez dugu esango “euria eskatzen”, “euri_ eske(an)” baizik. MUGAGABEA + ESKE(AN). Langabezian geratu zenetik, nire ahizpak erakundeetara jo zuen, lan_ ESKE (lana eskatzen). Ikasle bat laguntza_ eske etorri zait; psikologoarenera jo zuen aholku_ eske; informazio_ eske etorri zaigu; argibide_ eske hurbildu zen udaltzainarengana; Eguberrietan etxez etxe ibiltzen gara baserritar jantzian diru_ eske; bizilagun berria goizean gatz_ eske etorri zait. Ez etorri nigana azalpen_ eske, ez baitaukat zuri inolako azalpenak eman beharrik.  

o   agidanean”, zalantza edo ziurtasun eza adierazten duen partikula agertu zaigu:

Ospakizun hori, AGIDANEAN, aspalditik dator.

Ospakizun hori, AGIDANEZ, aspalditik dator.

DIRUDIENEZ, ospakizun hori aspalditik dator.

Ospakizun hori aspalditik datorrELA DIRUDI.

BADIRUDI ospakizun hori aspalditik datorrELA.

Ospakizun hori aspalditik OMEN dator.

Ospakizun hori aspalditik EI dator.

ANTZA DENEZ, ospakizun hori aspalditik dator.

(ANTZA), ospakizun hori, (ANTZA), aspalditik dator, (ANTZA).

(NONBAIT) ospakizun hori, (NONBAIT), aspalditik dator, (NONBAIT).

ITXURA DENEZ, ospakizun hori aspalditik dator.

o   nahi izatera”: nahi (baldin) bazuten = nahi izanez gero. Baldintzazkoa da.

o   ase zezaten”: subjuntibozko adizkiak “zertarako?” galderari erantzuteko erabil daitezke (subjuntiboaren 1. erabilera, helburuzkoa):

ZERTARAKO?

-          Nik adibideak arbelean jarri ditut, zuek hobeto ulerTZEKO.

-          Nik adibideak arbelean jarri ditut, zuek hobeto ulerTZEARREN.

-          Nik adibideak arbelean jarri ditut, zuek hobeto uler DEZAZUEN (subj.)

-          Nik adibideak arbelean jarri ditut, zuek hobeto ulerTZE ALDERA.

         –(e)Z GERO / EZEAN (=EZIK) baldintzazko “komodinak” gogorarazi dikiet: lehenengoa baiezko baldintzak egiteko erabiltzen da; bigarrena, berriz, ezezkoak egiteko. Biek ala biek, hiru baldintzetarako (erreala, alegiazkoa edo hipotetikoa eta irreala) balio dutenez, oso erabilgarriak dira. Partizipioari eransten zaizkio, ez aditz jokatuari.

-          Egunero klasera etorriZ GERO, asko ikasiko DU (= Egunero klasera etortzen bada, asko ikasiko du).

-          Egunero klasera etorriZ GERO, asko ikasiko LUKE (= Egunero klasera etorriko balitz, asko ikasiko luke).

-          Egunero klasera etorriZ GERO, asko ikasiko ZU(KE)EN (= Egunero klasera etorri (izan) balitz, asko ikasiko zu(ke)en).

 

-          Mikel klaseetara etorri EZEAN (=etorri EZIK), ez DU ikasiko (=Mikel klaseetara etortzen EZ bada, ez du ikasiko).

-          Mikel klaseetara etorri EZEAN (=etorri EZIK), ez LUKE ikasiko (= Mikel klaseetara etorriko EZ balitz, ez luke ikasiko).

-          Mikel iaz klaseetara etorri EZEAN (=etorri EZIK), ez ZU(KE)EN ikasturtea gaindituko (=Mikel iaz klaseetara etorri (izan) EZ balitz, ez zu(ke)en ikasturtea gaindituko).

           ase” eta “atxiki” aditzak. Aditzok ez daramate –TUrik.

Nahikoa jan dut. Ase naiz. Gure beharrak edo premiak ase behar ditugu.

Gutun honekin batera atxiki dizkizut = erantsi dizkizut = gehitu dizkizut landetxearen planoak (= Gutun honi atxiki dizkiot).

Atxikirik = atxikita (Nola?) bidaltzen dizkizut nire agiriak nahiz tituluak (atxikituta).

AtxikiTAKO agiriak (dokumentuak) lagungarri izango zaizkizulakoan (=lagungarri izango zaizkizulako ustean = lagungarri izango zaizkizula pentsatuz), zure erantzunaren zain geratuko naiz.

-     ENTZUNAREN ULERMENA: Hildakoen inguruko ohiturak (x0,9). Atzerritik datozen ohitura eta ospakizunek gure arbasoen garaiko hitzak eta usadioak (=ohiturak) ez ote dituzten estalarazi galdetu dio bere buruari Andoni Egañak, garai hartako hitz eta ideiak berreskuratzeaz gainera, hau da, atzerriko ohitura nahiz ospakizunek ez ote dituzten kolokan edo galtzeko arriskuan jartzen geure geureak direnak.  Itemak azaldu ostean, bitan entzun dugu eta, jarraian, zuzendu egin dugu, erantzun zuzenak behar bezala arrazoituz (erantzun orria arbel digitalean jarrita). Berriro entzun nahi izanez gero, blogean izango dute entzungai. Oharrak:

-    HilZORIAN zegoen = hilTZEKO ZORIAN zegoen = hilTZEAR zegoen = hilTZEKOTAN zegoen = hilTZEKO ARRISKUAN zegoen = AZKENETAN zegoen (gutxi falta zitzaiola hiltzeko, alegia).

-          Onez onekoak egin = adiskidetu

-          HilTZERAKOAN (justu, hil aurretik) // hilTZEAN (hiltzen den momentuan) // hilDAKOAN (hil eta gero).

-          Ni ohartu naiz = ni konturatu naiz >Iñakik (nork)  ni (nor) ohartarazi nau.

-          Ni ohartu naiz autoa ez dudala giltzatu (=konturatu  naiz = jabetu naiz)

-          Aitorrek (nork) ni (nor) horretaz (zertaz) ohartarazi nau.(nor-nork aditza)

-          Aitorrek (nork) niri (nori) autoa ez dudala giltzatu ohartarazi dit.(nor-nori-nork)

-    AHOZKO ADIERAZPENA: “Ordutegi-aldaketaren gorabeherak”. Joan den asteburuan, urri amaiera izanik, ohi bezala (=ohi legez), erlojuak ordubetez atzeratu genituen (udaberrian berriz aurreratzeko). Jende askoren bizimoduan eta ohituretan nahiz azturetan[1] hainbat eragin (=ondorio) izaten ditu urtean bitan egiten den ordu-aldaketa horrek eta behin eta berriz aldaketa gauzatuko den azken urtea izango dela esaten badigute ere, aldatzen jarraitzen dugu. Gai honen inguruan hizketan jardun dute: ea ordutegi-aldaketak eurengan eraginik izaten duen, aldaketaren aldekoen / aurkakoen argudioak zeintzuk diren (energia aurreztea, besteak beste), ikasleek, ordutegi bakarra aukeratzekotan udakoa ala negukoa nahiago luketen…

-          Etxerako lanak:

1.  Alde daramaten egitura nahiz esapideak lantzeko ariketa. Esaldietako hutsuneak bete behar dituzte, ALDE hitzarekin osatutako egiturak erabiliz.

2.      Erlatibozko perpausak lantzen II.

3. Galderak beste Donostia horretara izeneko ulermen-jarduera. Joan den eguneko azalpenaren ostean testua ulergarriagoa egingo zaielakoan, ulermen jarduera honetan aukera zuzena egin behar dute.

OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.

4. AUKERAKOA: ENTZUNAREN ULERMENA (II): Hilerria online. Gaur egun, harreman asko sortzen dira era digitalean: bikotekidea topatzeko, lanerako, salerosketarako… Andoni Egañaren eskutik ezagutu berri ditugun hileta ohitura edo usadioetatik urrun, hiletak ere iritsi dira online negozioen esparrura, adibidez, hilerri digitalen bidez. Baina zer dira “hilerri digitalak”? Horri buruzko jarduera da honako hau. Itemak arretaz irakurri, entzun bi aldiz eta zuzendu.

5.  NOIZNAHI EGITEKOA: Perretxikotara joateko garai berriak deritzon cloze-testa, udazkenerako aproposa. Honekin batera, ebazpen orriak eta azalpenak ere banatu dizkiet, azalpen guztiekin argudiatuta, jarduera eurek zuzen dezaten; dena den, zalantzarik izanez gero, galde diezadatela nahi dutenean, eta argituko diet.

OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.

-          Oraindik egina ez baduzue…

1. ENTZUNAREN ULERMENA: Etxebizitza turistikoak (x1). Bitan entzun. Blogean eskuragarri.

2. Maite Bilbao: Gerora konturatzen zara zenbat irabazten duzun euskara jakinda”. Lehenengo gai honetan – identifikazio pertsonala – euskaldunoi buruz ari gara. Euskal Herritik kanpo ere badira euskaldunak, Argentinan, esaterako. Gure hurrengo protagonista jaiotzez argentinarra den arren, euskara irakasle (bezala) aritzen da (=irakasle jarduten du = irakasle lan egiten du) Hernanin. Berari eginiko elkarrizketan, testutik ateratako hainbat esaldi txerta ditzatela hutsune egokietan, distraktoreak saihestuz.

OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.



[1] Aztura: “hábito”

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina