2023/11/27

B2.2 maila: (H5P) Kohesioa lantzen: lotu ideiak lokailu egokiekin

 

Lotu esaldiak lokailu egokia ipiniz.

Gaur ez naiz eskolara joango; sekulako buruko mina daukat, tripako mina, hotzikarak, eta eztarria hartua daukat; , sukarrak jota nago . Gipuzkoako hiriburua, , Donostia, ikusgarria bezain ederra dela diote bertara etortzen diren turista guztiek. Txikitan, haur jaioberri guztiak bezala, oso polita zen; orain, , oso itsusia da. Vox alderdi ultraeskuindarrak ez zituen hauteskundeak irabazi, Madrilen,  Bartzelonan. Miren, gehiago ikasi behar duzu; , ez dituzu oposizioak gaindituko eta ez duzu behin-betiko lanposturik lortuko. Mahai ertzean dagoen kristalezko lorontzi hori oso hauskorra da; , jar ezazu beste nonbait, eror ez dadin. Oinetako hauek zaborretara botako ditut; , zola apurtuta daukate eta euria egiten duenean ura sartzen zaie.  Txillida, Oteiza, oso eskultore ospetsuak izan dira. Zuk ez duzu nahi tarta-zati hau? , Aneri emango diot, zeren ez zait batere gustatzen janaria alferrik galtzerik. Doñanako naturgunean hegazti espezie anitz bizi da, , zikoinak, flamenkoak, pelikanoak eta ahateak. Badakit ikasturte hau oso zaila dela; , saiatu egin behar dugu, etsi beharrean (=amore eman beharrean). Ordu txikitan etxeratu nintzen gau hartan, nire emazteari gezurra esan nion; , ordutik (=ordudanik = harrezkero = geroztik) ez dit ezer sinesten. Zu jaiotzez donostiarra zara; ni, , hernaniarra.  Iruñean, Gasteizen, termometroak ez omen dira zerotik  gora igoko. Negu gorrian gauden seinale. Ibilgailu mota asko ditugu egun, , kotxeak, kamioiak, trena, hegazkina,itsasontzia eta patinete elektrikoa. Osasuntsu (=sasoi betean) dago; , egunero gimnasiora nahiz korrika egitera joaten da eta elikadura asko zaintzen du. Ikasle hori oso txarra da: ez du etxeko lanik egiten, klasean ez da isiltzen eta, , berandu iristen da beti edozein aitzakiarekin. Ez saltatu ur sakonetara flotagailurik gabe; , ito egin zintezke, ez baitakizu igeri egiten. Bera emakume isila da; senarra, , oso hiztuna, berritsua, berbalapikoa.  Mediku pribatu hori oso garestia da eta jakin badakit tratamendua ordaintzeko estu eta larri ibiliko naizela; ,  berarengana joango naiz. Afrikako haur askok ez dakite, irakurtzen, idazten, hango analfabetismo-tasa munduko altuenetakoa baita. Sentitzen dut, baina nik joan beharra daukat eta ezin naiz zurekin geratu; , ez zaitez larritu; zerbait behar baduzu, badakizu nire telefono zenbakia eta deitudazu lasai. Ez dut sosik ekarri; , ezin dut bazkaria ordaindu. Zuk gonbidatu beharko nauzu... Everest mendiak, , munduko mendirik altuenak 8.848 metro ditu. Banandu zirenean, bera lur jota geratu zen; , asko maite zuen emaztea, bere ondoan bizi izan baitzituen urterik onenak. Eskolarako autobusa galdu dugu; , hurrengoari itxaron beharko diogu. Bihurgunez jositako errepide honetan makina bat istripu gertatu izan da; , kontuz gidatu behar da, are gehiago, gauez. Ez dakit besteek azterketa ongi egin duten; nik, , ongi baino hobeto egin dut. Lehen kuadrillan zortzi lagun ginen, baina sei ezkondu egin ziren; ,  orain bi bakarrik geratzen gara ezkongai edo, ezkondutakoen esanetan, "mutilzahar". Beñat, ohea egin eta gela txukundu; , ez dizut utziko kalera irteten. Kotxe hori oso erosoa eta segurua da; , oso prezio onean dago. A zer mauka (=pagotxa)!!! Zakurrek kaleak zikintzen zituzten; , Udalak araudi berria jarri zuen indarrean eta jabeei isunak jartzea erabaki zuen. Ez dago autobusik? , nola arraio (=nola demontre) joango gara Izaroren kontzertura?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

HITZEN BUZOIA