Deklinatu erlatibozko perpaus hauek.
Kontuan izan:
- Erreparatu erlatibozkoak ondoan daraman ala ez bere erreferentea edo ondoko izena. Hala bada, erreferente edo izen hori deklinatuko dugu eta erlatibozkoari –(e)N baino ez diogu ipiniko: etorri dEN ikasleA, etorri dEN ikasleAK, etorri dEN ikasleARI, etorri dEN ikasleAREKIN, etorri dEN ikasleARENTZAT…
- Erlatibozkoak ondoko izen edo erreferenterik ez baldin badarama, orduan erlatibozkoa bera deklinatu beharko da: etorri dENA, etorri dENAK, etorri dENARI, etorri dENAREKIN… desagertu den izen horren kasu-marka atxikita.
- KONTUZ!!!! gogoan izan erlatibozkoaren ondoko izenak (=erreferenteak edo ondokoak) - eta hau desagertu baldin bada, (e)N erlatibo markak - aditz nagusiarekin komunztatu (=konkordatu) behar duela, ez erlatibozkoaren barruko aditzarekin; beraz, erlatibozkoari deklinabideko zein kasu-marka jarri jakiteko, erreparatu aditz nagusiari.
Horman klarionaz (=klarionarekin) idazten ari d zizareak = harrak (nork sing.) aurten gehiago ikasiko duela uste dut. Onartuen behin-behineko / behin-betiko zerrenda begiratzen ari d ikasleari (= zerrenda begiratzen ari d) oinetakoak lapurtu dizkiote. Txapel beltza darama (nor sing.) hatzarekin elkarri musu ematen ari dir gazteak (nor pl.) seinalatzen ari da. Xanpain botila eskuan darama (nor) irribarrez (
[1] ELKAR besarkatu, “besarkatu” aditza nor-nork delako eta, beraz, NOR kasua eskatzen duelako.
[2] ELKAR musukatu, “musukatu” aditza nor-nork delako eta, beraz, NOR kasua eskatzen duelako.
[3] Eta ez (urpekariZ jantzita, urpekariZ mozorrotuta).
[4] Betzulo: begi + zulo
[5] “UTZI” aditzak baimena ematea esan nahi duenean, -T(Z)EN nominalizazioa eskatzen du, “zertan?” galderari erantzuten diona: Gurasoek ez didate niri beraien autoa gidaTZEN (zertan?) uzten.
[6] Peto-petoa: “genuino, auténtico”
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina