- 1. galdera
Iazkoa (0) DENBORALDI bikaina izan zen perretxiko zaleentzat, baina Nafarroara abiatu zen jende-andanak (=jendetzak) perretxikoak biltzeaz gain, kezka ekarri zuen. Ondorioz, masifikazioari .........1....... nahian, Ultzamako udalak erabaki bat hartu behar izan zuen.
AURRE EGIN
- 2. galdera
.....2....., irailaren 15etik aurrera, bertara gerturatzen (=hurbiltzen) direnek 5 eta 10 euro bitarteko kanona ordaindu beharko dute.
HORREN ARABERA
- 3. galdera
Ultzamako udalak araututako kanon hori perretxikoak .......3........ kobratuko da aurrerantzean.
BILTZEAGATIK
- 4. galdera
Oraindik goizegi da jakiteko murrizketak arazoa konponduko ote .....4....., baina dagoeneko (=jadanik) bazterrak nahasi ditu (=hautsak harrotu ditu).
DUEN
- 5. galdera
........5......... joan aitzin (=joan aurretik) ondo pentsatu beharra dago, Ultzama aldera hurbildu nahi duenak, behinik behin (=behintzat).
PERRETXIKOTARA
- 6. galdera
......6......., joan den irailaren 15ean hartu zuten Ultzamako udal agintariek batzuentzat hain polemikoa den eta hamaika ika-mika eragin dituen erabakia.
IZAN ERE
- 7. galdera
Egun horretatik ........7......... dagoen neurriaren arabera, perretxiko zaleek 5 eta 10 euro bitarteko kanona ordaindu beharko dute egun bakoitzeko.
INDARREAN
- 8. galdera
Bildu eta gero saltzeko asmoa dutenei, berriz, ......8...... aterako zaie, 30 euro ordaindu beharko baitute eguneko.
GARESTIXEAGO
- 9. galdera
Horrez gainera, onddo beltza espeziea biltzen ......9......., gehienez (=asko jota) 10 kilo eraman ahal izango dituzte etxera.
DUTENEK
- 10. galdera
Gainerako espeziei .....10......, 5 kiloko muga ezarri du udalak.
DAGOKIENEZ
- 11. galdera
Bilketa .....11..... erabakia aspalditik dator. Javier Gomez Ultzamako udaleko mikologoaren esanetan (= hitzetan), proposamena duela lau urte ipini zuten mahai gainean.
MURRIZTEKO
- 12. galdera
Javierren esanetan, iazko denboraldia, ordea, erabakigarria izan zen neurria ......12........
ARAUTZEKO
- 13. galdera
Udako tenperatura bero eta hezeei ......13....., inoiz baino perretxiko gehiago hazi zen eta asko izan ziren onddoen paradisuaz gozatu zutenak.
ESKER
- 14. galdera
"Datuak beldurgarriak dira: 15 egunetan, 20.000 lagun baino gehiago ibili ziren Ultzamako basoetan .....14....."
BARRENA
- 15. galdera
"Perretxiko biltzaile horiek guztiek, orotara (=guztira) 97 tona onddo .....15..... jaso zituzten", azaldu zuen Gomezek
BELTZ
- 16. galdera
Baina, perretxiko zaleek saskiak ........16........... zituzten bitartean, bizilagunak gero eta kezkatuago agertzen ziren.
LEPORAINO BETETZEN
- 17. galdera
"Behin, 100 auto baino gehiago zenbatu nituen kilometro batean", zehaztu zuen mikologoak. Ondorioz, mendi-pista batzuk ....17.... egin ziren.
KALTETU
- 18. galdera
Ibilgailuen etengabeko joan-etorri horren eraginez, bertako bizilagunek .......18........ bizitza egiteko arazoak izan zituzten. Horiek izan ziren, besteak beste, jende-andanak eragin (=sorrarazi) zituen arazoak.
EGUNEROKO
- 19. galdera
Masifikazioari aurre egiteko asmoz bilketa mugatzeko hartutako erabakiak ……..19……… ditu.
HAUTSAK HARROTU
- 20. galdera
Aurkariek (=aurkakoek = ados ez daudenek) salatzen dutenez, "perretxikoak denonak dira, erreketan arrantzatzen diren arrainak bezalaxe" eta ez dago zertan ordaindurik[1]. Javier Gomezen esanetan, ……..20…….., ezin dira arrantza eta perretxiko-bilketa inondik ere (=inola ere) alderatu (=konparatu = parekatu).
[1] Ez dago ZERTAN ordainduRIK = ez dago ordaindu BEHARRIK (aurrerago landuko dugu).
ALDIZ
- 21. galdera
Javierrek dioenez, mendiei buruzko lege berriaren arabera, perretxikoen jabetza lur-eremuaren ……..21…….. da.
JABEARENA
- 22. galdera
Ildo horretatik (=Horren harira)[1], Ultzamako mikologoak argi utzi nahi du neurriaren ……..22…….. zein den:
[1] Testu antolatzaile honek aurreko ideiari lotzeko balio du.
XEDEA
- 23. galdera
"Ez da dirua ateratzea edo perretxiko zaleen etorrera oztopatzea. Ultzamara etor ……..23…….. (=etortzea) nahi dugu, baina iazko gehiegikeriak mugatu nahi ditugu".
DAITEZEN
- 24. galdera
Murrizketak alde batera utzita, Ultzamako ……..24…….. mikologikoak arautzeko proiektuaren arabera, zerbitzu ezberdinak eskaintzen dira.
BALIABIDE
- 25. galdera
Bitarteko edo tresna horiek bisitarien ………25………jarri dira. "Perretxikoak biltzeko baimenarekin batera, zerbitzu ezberdinak erabil daitezke:"
ESKURA
- 26. galdera
"Eguerdiko 12.00etatik 14.00etara mikologo profesional batek aholkularitza emango du. Horrez gainera, perretxiko-bilduma bat egongo da erakusgai, biltzaileek zeintzuk diren ……..26……. eta zeintzuk ez ezagut dezaten (=ezagutzeko)".
JANGARRIAK
- 27. galdera
"Bestalde, sei ……..27……. ibiliko dira inguruan dena ondo dagoela baieztatzeko", zehaztu zuen udaleko mikologoak.
BASOZAIN
- 28. galdera
Ultzamakoa esperientzia ……..28……. izango da Nafarroan. Estatu mailan, berriz, badu aurrekaririk[1] : Sorian, esate baterako, urteak dira murrizketak indarrean jarri zirenetik.
[1] Aurrekari: “precedente”
AITZINDARIA
- 29. galdera
Eta han, Sorian, ……..29…….., erantzuna oso positiboa izan da. "Ziur aski, neurriaren aplikazioa ez da izango samurra (=erraza). Halere, epe luzera kontzientzia hartzeko baliagarria izango delakoan gaude[1]", gaineratu zuen Gomezek.
[1] Gogoratu: izango dELAKOAN gaude = izango dELA uste dugu
NONBAIT
- 30. galdera
Izan ere, Ultzamako udalaren erabakia zorrotzegia dela uste dutenek ……..30…….. "masifikazioari aurre egin behar zaiola" aitortzen dute.
ERE
- 31. galdera
Jose Manuel Lekuona Aranzadi Zientzia Elkarteko mikologoa da. Neurriaren inguruan galdetuta, Lekuona eszeptiko samarra da, baina arazoa konpontzeko lagungarria izan daitekeela dio: "Iazkoa ikusita, nolabaiteko murrizketa egitea ……..31…….. da".
EZINBESTEKOA
- 32. galdera
Lekuonak ez du uste perretxikoak biltzeagatik kanonak ……..32…….. arazoa konponduko duenik, baina egoera kontrolatzen lagunduko omen du.
EZARTZEAK
- 33. galdera
Izan ere, perretxikoen arpilatzeak asko kezkatzen du Lekuona. "Lehen, perretxikotara joaten zinenean, bost lagunekin topo egiten zenuen; orain, 500 ikusten dituzu. ……..33……., basoa urratu eta ekosistemak hautsi egiten dira", azaltzen du.
ONDORIOZ
- 34. galdera
Mikologoa ……..34……. doa eta egoera oso larria dela ohartarazten du.
AREAGO
- 35. galdera
"Zerrenda bat osatzen ari gara perretxiko zaleek jakin dezaten (=jakiteko) zein perretxiko mota dagoen ……..35……, horiek ez biltzeko." dio Lekuonak. Zerrenda horretan 50 perretxiko mota jaso dituzte eta horietako bat zizahoria da. Dendetan sarritan ikusi dugun perretxiko goxo hau gero eta zailagoa omen da basoan ikustea eta salmenta mugatzeko neurriak hartu beharko liratekeela uste dute adituek.
GALZORIAN
- 36. galdera
Bestalde, pozoitzeei aurre egiteko bilketak erabateko garrantzia duela azpimarratzen du Jose Manuel Lekuona mikologoak. "Perretxikoa osorik bildu behar da, bere ezaugarri guztiak aztertu ahal izateko. Horrez gain(era), perretxikoaren kokalekua ere ……..36…….. behar da, horrek pista asko ematen dizkigulako".
AINTZAT HARTU
- 37. galdera
Izan ere, perretxiko jangarri bakoitzak antzeko pozoia dauka eta kontuz ibili beharra dago. ……..37…….., mikologoaren esanetan, Euskadiko intoxikazio kopurua oso baxua da.
HORREN HARIRA
- 38. galdera
Zergatik? Bada, perretxikoen kultura oso hedatua (=zabaldua) dagoelako eta euskaldunok ……..38…….. daukagulako. Halere, zalantzarik izanez gero, adituei galdetzea eta liburuetan kontsultatzea ezinbestekoa da jaki goxo honetaz gozatu baino lehen.
BARNERATUA
2023/11/04
B2.2 maila: (H5P) Perretxikotara joateko garai berriak
Soluzioen zerrenda
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina