9.
eskola: 2023ko urriaren 31koa
- Hasteko, erlatibozkoen zenbait puntu nagusi, joan den egunean azaldu nizkienak, laburbildu eta gogorarazi dizkiet ikasleei, hala nola, ezezkoen ordena (baiezkoaren berdina), erlatibozkoaren ondoko izenak hartu beharreko kasu marka (aditz nagusiaren araberakoa, honekin komunztatu behar baitu), ondoko izena isiltzeko aukera eta, azkenik, -TAKO eta –®IKO atzizkien erabilera.
- Jarraian, Erlatibozko perpausak lantzen 1 zuzendu dugu, arbel digitala baliatuz. Zuzenketa hau egokia izan da laburbildu berri dizkiedan puntu nagusiak ikasleei gogorarazteko. Zuzenketa amaitutakoan, ebazpen orria banatu diet.
- Galderak beste
Donostia horretara izeneko lexiko-jarduera, testua, bertatik ateratako
22 hitzekin osatzekoa – 6 distraktoreak saihestuz – zuzendu dugu, astiro,
testuaren ideia nagusiak argiago adieraziz. Hau ongi etorriko zaie ostegunean
bidaliko diedan ulemen zehatzeko jarduera errazago egiteko.
Hona hemen zenbait ohar:
Hartu OHI du = harTZEN du (partizipioa + OHI:
ohiturazko aditz aspektua)
Saihestu = ekidin
Lehian ibili = norgehiagoka ibili: “andar compitiendo”
Lehia = norgehiagoka (“competición”, “partido”)
>>> lehiaketa (“concurso”)
Bizpahiru , hiruzpalau, lauzpabost, bospasei
Hazkundea = hazkuntza (< HAZI): “crecimiento”
Hezkuntza (< HEZI): “educación”
NORBERE (“bakoitzaren”)
GKE: Gobernuz Kanpoko Erakundea (ONG)
(Tokian) tokiko produktuak jatea gomendatzen dute. (Tokian)
tokiko albisteak
(tokian) tokiko ohiturak eta usadioak
Jarrera zuri-beltzak = muturreko jarrerak (“posturas extremas”)
Partizipioa + EZEAN = EZIK: ezezko baldintzak egiteko
komodina: arautu ezean
= arautu ezik = arautzen ez bada / arautuko ez balitz….
Horrenbeste turista etortzearen onurak / alde txarrak:
- ENTZUNAREN ULERMENA: Etxebizitza turistikoak (x1). Zuzendu berri dugun testuan zera irakurri ahal izan dugu, Donostiako udalak onartu duela – hitzez, behintzat – turismoa mugatu beharra dagoela, hots, turismoaren hazkundeari nolabaiteko muga ezarri beharra dagoela; muga-neurri bat izan liteke, esaterako, etxebizitza turistikoak arautzea. Horren gaineko entzungaia izango dugu entzungai, baina gaurkoan, itemak azaldu dizkiet (eta hauekin batera datozen ohar lexikoak – atzean kopiatu dizkiet –) eta etxean bitan entzun dezatela esan diet (blogean izango dute entzungaia). Lexiko lagungarria:
- “Jarduera-baimena”: zeregin horretan jarduteko edo aritzeko baimena.
Adibidez, landetxe bat, taberna bat…zabaltzeko beharrezkoa dena. Udalari edo
Diputazioari eskatzen zaio normalean.
- “Urratu”: legeari dagokionean, legea ez betetzea esan nahi du, legea “haustea” (“infringir”). Gauza bera
eskubideekin: giza eskubideak urratu:
giza eskubideak ez bete (“vulnerar”).
- “Indarrean jarri /egon / jarraitu”: Lege munduan erabiltzen da (legea, araua, araudia,
neurria…): “poner /estar en vigor”. Indarrean
jarri dute abortuaren aurkako
lege berria. Indarrean dagoen
araudiaren arabera, debekatuta dago eskolan erretzea.
- “Bere
horretan + utzi / geratu / egon / jarraitu…”: lehen zegoen bezala, ukitu gabe, inongo aldaketarik
egin gabe. Aurten etxeko horma guztiak
margotu ditugu, nire logelakoa izan ezik; nire logelakoa bere horretan utzi dugu.
- “Begi onez ikusten du”: ongi iruditzen zaio /“Ez du begi onez ikusten“ (begi txarrez ikusi).
- “Ustiatu” (“explotar”): Zerbaiti (negozio bati, meategiari,
lursail bati…) etekin edo probetxu ekonomikoa ateratzea.
UstiaTEGIa: “explotación”. Adib. “nekazaritza-ustiategia”.
UstiaPENa edo ustiaKETA:
“explotación”. Adib. “Baliabide naturalen
ustiapena egin zuten errusiarrek Islandian”: “Petrolioaren ustiaketak jende
asko aberastu du Dallasen”.
- “-(e)LAKOAN + egon”: gogoratu egitura honek ustea edo iritzia adierazten
duela: legezkoak dirELA uste du.
Altzoko Handiari buruzko berridazketetan azaldu genuen.
A
erabilera):
Gaur nik
liburua klasera ekarri dut, erabiliko duguLAKOAN = erabiliko duguLAKO USTEAN = erabiliko duguLA
PENTSATUZ.
Maila honetan
matrikulatu gara, aurten asko ikasiko duguLAKOAN = ikasiko duguLAKO
USTEAN = ikasiko duguLA PENTSATUZ.
B
erabilera):
Bihar
eguraldi ona egingo duELAKOAN NAGO = egingo duELA USTE DUT.
Ikasle hauek
oso jatorrak dirELAKOAN NAGO = dirELA USTE DUT.
Datorren
igandeko manifestazioan istiluak sortuko
dirELAKOAN NAGO = sortuko dirELA USTE DUT.
Asier
jarduera-baimena duten pisu guztiak legezkoak dirELAKOAN DAGO = dirELA USTE DU Asierrek.
- ZERK + “Behera egin” / “Gora egin”: Bihar tenperaturek (zerk) behera egingo dute / gora egingo dute = Bihar tenperaturak (zer) jaitsiko dira / igoko dira. Langabetuen kopuruak (zerk) behera egiten du uda sasoian (uda garaian), baina udazkenean, berriz gora egiten du = Langabetuen kopurua (zer) jaitsi egiten da…igo egiten da.
- AHOZKO ADIERAZPENA (35´): Turismoa mugatu behar al litzateke? Turismoa, mesederako ala kalterako? .“Handia” filma estreinatu zenetik, asko eta asko dira Altzo herria eta Altzoko Handiaren urratsak (=pausoak) ezagutzera bertara hurbildu diren eta hurbiltzen diren kanpotar nahiz turistak. Altzoko alkateak ondare[1] kultural horri etekina edo probetxua atera nahian, turismo plan bat jarri du abian (=martxan). Helburua, Altzo ezagutaraztea eta turismoa erakartzea (turismoa diru-iturri ere bai baita). Film baten arrakastak Zumaian ere sekulako (=izugarrizko) eragina izan zuen: turista saldoa (=oldea, andana, mordoa) erakarri zuten Ocho apellidos vascos eta Game of Thrones fenomenoek. Batzuen gusturako, jende gehiegi. Kontua zera da:
Turismo horrek kolokan (=galtzeko arriskuan) jar ote ditzake gure nortasuna eta geure geureak diren ohiturak? Eta, beraz, turismoa mugatu behar ote litzateke?-
Ezagutzen al
duzue turismoak aldaketak eragin dizkion herri edo hiriren bat? Zein aldaketa
jasan ditu turismoa dela-eta?
- Zure herri edo hirian ere turismoak gora egin du? Ondorioak onerako (=
mesederako) ala txarrerako izan dira / izan litezke?
-
Turismoak zer alderdi on edo onura dakartza? Zer
arazo edo alderdi txar?
- Gure izaera, nortasuna, paisaia, ohiturak edo
usadioak…arriskuan edo agian, galtzear
(=galtzeko zorian, galtzeko arriskuan)[2]
egon litezke turistengatik?
- Turista kopurua mugatzeko neurriak hartu beharko
lirateke? Turista kopurua mugatu beharko litzateke? Neurri horietako bat izan
liteke Donostian egin duten bezala, pisu turistikoak arautzea[3]?
Gune naturaletan (Urederran, Gaztelugatxen, Dubrovnicen, Alhambran…) turismoa
mugatzea, hau da, eguneko bisitari kopuru jakin edo zehatz bat hartzea zer
iruditzen zaizue?
-
Etxerako lanak:
o ENTZUNAREN ULERMENA:
Etxebizitza turistikoak (x1). Bitan
entzun. Blogean eskuragarri.
o
Hemen
dugu Halloween ate-joka izeneko ulermen jarduera. Izan ere, gaur
gauean, urriak 31 Gau Beltza edo Arimen Gaua izango da eta bihar, azaroak 1,
Santu Guztien Eguna.
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan
(interaktiboa) ere eskura dago blogean.
o Tradizioa nagusi izeneko testua irakur dezatela. Bertan, Euskal Herriko hileta ohituren berri ematen da. Ohitura eta usadio bitxiak ezagutuko dituzte testu honetanosatzekoa.
-
Oraindik
egina ez baduzue…
o “Maite Bilbao: Gerora konturatzen zara
zenbat irabazten duzun euskara jakinda”. Lehenengo gai honetan –
identifikazio pertsonala – euskaldunoi buruz ari gara. Euskal Herritik kanpo ere badira euskaldunak, Argentinan, esaterako.
Gure hurrengo protagonista jaiotzez argentinarra den arren, euskara irakasle (bezala)
aritzen da (=irakasle jarduten du = irakasle lan egiten du) Hernanin. Berari
eginiko elkarrizketan, testutik ateratako hainbat esaldi txerta ditzatela
hutsune egokietan, distraktoreak saihestuz.
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan
(interaktiboa) ere eskura dago blogean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina