Osatu testua, bertatik ateratako esaldiak hutsune egokietan txertatuz. KONTUZ: Bi sobera daude.
Santu guztien egunaren bezpera da. Kax-kax! Atean jo dute. Ireki duzu eta hortxe dituzu aurrean dozena t'erdi bat ume irribarretsu sorgin, banpiro eta Drakula mozorrotuta.
Eta honela diotsute: "Trikimailua ala tratua";. –“Arranopola!” pentsatzen duzu. Hemen ditugu. Iritsi dira dagoeneko (=jadanik)! Halaxe da. Iritsi da Halloween Euskal Herrira ere, poliki, ezari-ezarian (=pixkanaka), Iparraldera lehenago, Hegoaldera geroxeago. Baina iritsi da. Ez da, jadanik, harritzekoa (=harrigarria) iparraldeko saltoki handietan apal luzeak alderik alde beteta ikustea tamaina guztietako plastikozko kalabazekin. Eta Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Iruñeko denda askotako erakusleihoetan ere, halatsu (=berdintsu).
Izan ere, gau horretan, makina bat gaztetxo (=hainbat gaztetxo) arituko da eskean etxez etxe Estatu Batuetan ez ezik, munduko beste nazio askotan ere. Eskariari modu onean erantzunez gero, gozokiak, litxarreriak, txanpon batzuk emanez, pozik joango dira.
Halloween-ek “Santu guztien bezpera” esan nahi du (All hallows's eve ) ingeles zaharrean. Ospakizun hori, agidanean, aspalditik dator.
Ez dago oso argi ' trick or treat' terminoa nondik datorren. Batzuen ustez, horren jatorria Ingalaterran dago, protestanteen eta katolikoen arteko liskarretan (=istiluetan) (1500-1700). Katoliko batzuk James I. errege protestantea hiltzen ahalegindu (=saiatu) ziren. Hori gertatu eta gero, protestante-talde batzuek, aurpegia estalita, 'bisita' egiten zieten katolikoei garagardo eta pastel eske(an).
Kalabazaren tradizioa geroago erantsi (=gehitu) zitzaion, Eskandinaviako etorkinen eskutik. Beraz, hasierako ospakizun pagano hura kristauen 'Santu Guztien Egunarekin' kronologikoki bat etortzeak (=kointziditzeak) tradizio bat abiarazi (=abian jarri, martxan jarri) zuen, hango eta hemengo osagaiak biltzen dituena. Gaur egun, munduan milioika dolar mugiarazten dituen negozioa da Halloween. Estatu Batuetako haur askok eta askok gehiago estimatzen dute ospakizun hori Gabonak baino.
SOBERA geratu direnak (berdin dio zein ordenatan):

.

. Intxixu zeltek, Druidek, jainko haren haserrea baretzeko opari ugari egiten zizkioten: uzta-aleak eta animaliak erretzen zituzten haren omenez, baita gizakiak ere. Bestalde, zeltek ere bazuten ohitura janariak uzteko etxe atarietan, jainkoek, nahi izatera, beren gosea ase zezaten.
Ez dago oso argi ' trick or treat' terminoa nondik datorren. Batzuen ustez, horren jatorria Ingalaterran dago, protestanteen eta katolikoen arteko liskarretan (=istiluetan) (1500-1700). Katoliko batzuk James I. errege protestantea hiltzen ahalegindu (=saiatu) ziren. Hori gertatu eta gero, protestante-talde batzuek, aurpegia estalita, 'bisita' egiten zieten katolikoei garagardo eta pastel eske(an).
: Trick or treat! 'Trick' delakoak “konjuru-hitza edo araoa” esan nahi du eta 'treat' hitzak “tratua, ados jartzea”. Eta Ameriketara joan ziren lehenengo etorkinek ohitura hori eraman zuten beraiekin mundu berrira.
Kalabazaren tradizioa geroago erantsi (=gehitu) zitzaion, Eskandinaviako etorkinen eskutik. Beraz, hasierako ospakizun pagano hura kristauen 'Santu Guztien Egunarekin' kronologikoki bat etortzeak (=kointziditzeak) tradizio bat abiarazi (=abian jarri, martxan jarri) zuen, hango eta hemengo osagaiak biltzen dituena. Gaur egun, munduan milioika dolar mugiarazten dituen negozioa da Halloween. Estatu Batuetako haur askok eta askok gehiago estimatzen dute ospakizun hori Gabonak baino.
. Jakien arloan ere mota guztietako gozoki, pastel eta litxarrerien salmenta nabarmen hazten da urtetik urtera.
. Toki askotan, Hego Ameriketan, Europako hegoaldean kultura arrotz (=kanpotar) baten ezarpen (=inposizio) gisa ikusten dute batzuek. Beste zenbaitek, berriz, kristau batzuek, kutsu paganoegia ikusten diote ospakizunari.
. Bestalde, Drakula, banpiro, sorgin eta tankera horretako mozorroak ere ez dituzte inolaz ere begiko (=gustuko). Nolanahi ere, Halloween denen gustukoa ez izan arren, ez dirudi ate-joka dugun tradizio hori hain erraz joango denik etorritako bidetik. Gainera, badakizue, mehatxuka dator: trick or treat!
SOBERA geratu direnak (berdin dio zein ordenatan):
Bestela, bihurrikeriaren bat jasateko arriskua dago7 etik 1 garren arrastagarria.
Izan ere, Gabonetan askoz ere opari gehiago jasotzen dituzte" eta "Eta elkarrekin egiten zuten jan-edana adiskidetasun giroan7 etik 2 garren arrastagarria.
Eta hango helduen artean ere gero eta ohitura handiagoa dago gau horretan mozorrotzeko7 etik 3 garren arrastagarria.
Ez zituzten bakean utziko eman ezean7 etik 4 garren arrastagarria.
Zeltek Samhain, heriotzaren jainkoa, urriaren 31ko gauean gurtzen zuten7 etik 5 garren arrastagarria.
Ez dute denek begi onez ikusten, ordea, telebista eta film amerikarrei esker, besteak beste, hedatzen edo zabaltzen ari den usadio hori7 etik 6 garren arrastagarria.
Horien ustez, Santu guztien eguna da ospatu behar dena eta ez Halloween7 etik 7 garren arrastagarria.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina