2023/11/10

B2.2 mailako 12. eskola, 2023ko azaroaren 9koa

 

12.      eskola: 2023ko azaroaren 9koa

-   Erlatibozko perpausak lantzen (II) zuzentzen aritu gara arbel digitalean, astiro, beharrezko azalpenak emanez, ezezkoen ordena eta erlatibozkoak  bere ondokoa edo erreferentea galdu ostean hartu beharreko kasu marka gogoraraziz, beti ere, aditz nagusiari erreparatuta.

Oharrak:

a.  Ez nahastu SINESKORRA eta SINESGARRIA: Sineskorra: edozer sinesten duen pertsona / Sinesgarria: sines daitekeen zerbait.

b.      Ziria sartu: engainatu. Adib.: Gaur saltzaile bat etorri zait etxera eta ZIRIA SARTU DIT = engainatu egin NAU (Nor-nork) ). Niri ZIRIA SARTU nahian baldin bazabiltza, JAI DAUKAZU (=ez daukazu zereginik), HORTZAK EDERKI BERDINDUAK DITUT nik eta!

c.       Bitxia iruditu arren, MEREZI IZAN aditza jokatzean UKAN hartu arren (merezi DU), nominalizazioak ez du ZERK kasurik hartzen. “Merezi du ikusTEA, joaTEA, egiTEA,…” (ikusTEAK, joaTEAK, egiTEAK…)

d.    Aho zabalik = harrituta = harriturik = txundituta  = txunditurik = ahoa bete hortz = harri eta zur = zur eta lur nago / geratu naiz / utzi nauzu…

e.       Zerraldo erori: luze-luze erori. “caerse redondo”

f.     Kontuz. “txantxetan + ARITU” edo “txantxetan + IBILI” (baina ez kalkatu gaztelaniatik “estar bromeando” > “txantxetan EGON”.

-   Turismoak goia jo du, donostiar gehienen iritzizizeneko jarduera bikoitza zuzendu dugu. Batetik, testua osatu behar izan dute, bertatik ateratako 8 esaldiekin, kontuan izanik 2 distraktore ere badituztela.

OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.

Bestetik, testuko zenbait esaldi berridatzi behar izan dituzte, egitura batzuk lantze aldera:

§  ZEREN edo NOREN ALDEKOA / AURKAKOA + IZAN  = ZEREN edo NOREN ALDE / AURKA + EGON: … bisitari-kopurua mugaTZEAREN ALDEKOAK DIRA = … bisitari-kopurua mugaTZEAREN ALDE DAUDE. 

§  Helburuzkoak: -T(z)EKO = -T(z)EARREN = -T(z)E ALDERA = aditzoina + subjuntiboa: saturazioa saihesTEKO = saturazioa saihesTEARREN = saturazioa saihesTE ALDERA = saturazioa saiets_  DADIN.

§  Zerk + Nori + KALTE EGIN / ON EGIN  

= Zer + Norentzat + KALTEGARRIA / ONURAGARRIA IZAN: …jarduera turistikoAK (zerk) beraiei (nori) KALTE EGITEN DIE = …jarduera turistikoA (zer) beraientzat (norentzat) KALTEGARRIA DA.

§  -TZAT + jo / hartu / ukan / eduki: …galdetu diete ea hori beharrezkoTZAT JOtzen duten.

= ZERI edo NORI + IRITZI aditza: … galdetu diete ea HORRI (zeri) beharrezkoa DERITZOTEn = IRIZTEN DIOTEn.   

Zuei (nori) zer iruditzen zaizue bihar txango bat egiTEA? (zer)

Zuek (nork) zer DERITZOZUE = IRIZTEN DIOZUE bihar txango bat egiTEARI? (zeri)

-      Etxerako aukerako jarduera bati bidali nien (ENTZUNAREN ULERMENA: Turismoari muga, donostiarrik gabe), gai honekin zerikusia duena. Egina ez badute, egiteko aholkatu diet, baina, egin aurretik, errepara diezaietela nire oharrei:

-          Irlak hiriari SO jarraitzen zuen (NORI + so = NORI begira).

      SO EGIN = begiratu.

-    Igeldoko xarmak ere BERE HORRETAN zela zirudien (BERE HORRETAN = LEHEN BEZALA = DAGOEN edo LEHEN ZEGOEN BEZALA = inolako aldaketarik gabe). Joan den astean agertu zitzaigun, etxebizitza turistikoei buruzko entzumen jardueran. Adib.: Ez ezazu ukitu hori, utz ezazu bere horretan. Asierrek etxibitza turistikoak arautuko dituen ordenantza bere horretan onartzea nahi du. Etxeko logelak eta egongela berriztatu nituen, baina komuna bere horretan utzi nuen.

-   Bertako donostiarren ZANTZUAK (=arrastoak; “indicio, rastro, señal, pista”). Adib.: Hasieran gizon hark bere burua hil zuela pentsatu arren, gero, poliziek hilketa baten zantzuak topatu zituzten.

-          Mamia = erroa = sustraía

-          Goraipatu (=laudatu = goretsi)(alabar, elogiar) zenbat eta zenbat turista pasa diren aldiro.

-          Hutsal(a) = hutsaren hurrengoa (garrantzirik gabea, funtsik gabea; “efímero, vano, vacío”) bihurtu da.

-        Izerdi larria sentitu du bizkarrean behera (larritasunak eragiten duen izerdia da, ez nekeak eragindakoa; adibidez, istripu bat ozta-ozta saihesten duzunean).

-    Donostiako udalak onartua du – hitzez, behintzat – turismoa nola edo hala mugatu beharra dagoela, turismoaren hazkundea ezin litekeela mugagabea izan; zuzendu berri dugun testuaren arabera, iritzi berekoak dira donostiarren %35. Muga-neurri bat izan liteke, turismo-tasa bat ezartzea; beste bat, esaterako, etxebizitza turistikoak arautzea. Horren inguruko entzumen-jarduearari heldu diogu berriro. ENTZUNAREN ULERMENA: Etxebizitza turistikoak (x1). 9. eskolan, urriaren 31koan, entzumen-jarduera hau egiten hasi ginen. Itemak azaldu nizkien (eta atzealdean atxikitako ohar lexikoak banan-banan azaldu nizkien itemak irakurri ahala) eta etxean birritan entzun zezatela agindu nien. Gaurkoan, labur-labur itemak gogorarazi eta entzungaia behin entzun dugu. Zuzendu ahala, zenbait zati berriro entzun ditugu erantzun zuzenak eta okerrak berresteko.

      Lexiko lagungarria:

- “Jarduera-baimena: zeregin horretan jarduteko edo aritzeko baimena. Adibidez, landetxe bat, taberna bat…zabaltzeko beharrezkoa dena. Udalari edo Diputazioari eskatzen zaio normalean.

- “Urratu”: legeari dagokionean, legea ez betetzea esan nahi du, legea “haustea” (“infringir”). Gauza bera eskubideekin:    giza eskubideak urratu: giza eskubideak ez bete (“vulnerar”).

- “Indarrean jarri /egon / jarraitu”: Lege munduan erabiltzen da (legea, araua, araudia, neurria…): “poner /estar en vigor”. Indarrean jarri dute abortuaren aurkako lege berria. Indarrean dagoen araudiaren arabera, debekatuta dago eskolan erretzea.

-  “Bere horretan + utzi / geratu / egon / jarraitu…”: lehen zegoen bezala, ukitu gabe, inongo aldaketarik egin gabe. Aurten etxeko horma guztiak margotu ditugu, nire logelakoa izan ezik; nire logelakoa bere horretan utzi dugu.

- “Begi onez ikusten du”: ongi iruditzen zaio /“Ez du begi onez ikusten“ (begi txarrez ikusi).

- “Ustiatu” (“explotar”): Zerbaiti (negozio bati, meategiari, lursail bati…) etekin edo probetxu ekonomikoa ateratzea.

UstiaTEGIa: “explotación”. Adib. “nekazaritza-ustiategia”.

UstiaPENa edo ustiaKETA: “explotación”. Adib. “Baliabide naturalen ustiapena egin zuten errusiarrek Islandian”: “Petrolioaren ustiaketak jende asko aberastu du Dallasen”.

- “-(e)LAKOAN + egon”: gogoratu egitura honek ustea edo iritzia adierazten duela: legezkoak dirELA uste du. Altzoko Handiari buruzko berridazketetan azaldu genuen.

A erabilera):

Gaur nik liburua klasera ekarri dut, erabiliko duguLAKOAN = erabiliko duguLAKO USTEAN = erabiliko duguLA PENTSATUZ.

Maila honetan matrikulatu gara, aurten asko ikasiko duguLAKOAN = ikasiko duguLAKO USTEAN = ikasiko duguLA PENTSATUZ.

B erabilera):

Bihar eguraldi ona egingo duELAKOAN NAGO = egingo duELA USTE DUT.

Ikasle hauek oso jatorrak dirELAKOAN NAGO = dirELA USTE DUT.

Datorren igandeko manifestazioan istiluak sortuko dirELAKOAN NAGO = sortuko dirELA USTE DUT.

Asier jarduera-baimena duten pisu guztiak legezkoak dirELAKOAN DAGO = dirELA USTE DU Asierrek.

- ZERK + “Behera egin” / “Gora egin”: Bihar tenperaturek (zerk) behera egingo dute / gora egingo dute = Bihar tenperaturak (zer) jaitsiko dira / igoko dira. Langabetuen kopuruak (zerk) behera egiten du uda sasoian (uda garaian), baina udazkenean, berriz gora egiten du = Langabetuen kopurua (zer) jaitsi egiten da…igo egiten da.

-     AHOZKO ADIERAZPENA: Turismoa erakarri, kosta ahala kosta? Ikasleek aurreko eguneko klasean, hirunaka bildu dira eta honako balizko egoera honi heldu zioten:

Demagun[1] Hondarribiko  hondartzan luxuzko hotel bat eraiki nahi duela Hilton kateak (talasoterapia, bezeroentzako kai propioa, palmondoz eta hainbat espezie exotikoz betetako lorategiak,  hondartzan etzaulki nahiz eguzkitakoak…eta guzti).

Gaurkoan denon artean aritu gara solasean, arbelean proiektuaren alde onak eta txarrak jarrita.

-       Lehenengo idazlanak – eskabide gutuna – banatu eta zuzenketa irizpideak azaldu dizkiet banan-banan. Halaber, gutun nahiz e-posta formalak idazteko jarraibideen txostena badutela gogorarazi diet (blogean dute genially bidez egindako papiro bat).

-          Etxerako lanak:

o   Erlatibozko perpausak lantzen III.

o   Bidaiatzeko modu berrien bila: Ikasleek testua osatu behar dute, bertatik ateratako 14 esaldiak hutsune egokietan txertatuz.

o   Idazlana: Pisu turistikoa. Zinegotziarentzako e-posta, jabeari jarduera baimena uka diezaion.

o   AUKERAKOA: ENTZUNAREN ULERMENA: Turismoari muga, donostiarrik gabe  (x 0´8). Entzungaia bitan entzun eta, batetik, hiru aukeretatik entzungaian adierazten dena ondoen laburbiltzen duen esaldia hautatu behar dute ikasleek; bestetik, berriro entzun eta zortzi baieztapen egiazkoak diren ala ez adierazi behar dute. Ondoren, zuzen dezatela ebazpen-orriarekin (bertan dauzkate erantzunak eta erantzun horiek argudiatzeko transkripzio zatiak). Entzumenari ekin aitzin (=ekin baino lehen), erreparatu atzean atxiki dudan hiztegi lagungarriari. Hiztegi lagungarria:

Irlak hiriari SO jarraitzen zuen (NORI + so = NORI begira).

SO EGIN = begiratu.

Igeldoko xarmak ere BERE HORRETAN zela zirudien (BERE HORRETAN = LEHEN BEZALA = DAGOEN edo LEHEN ZEGOEN BEZALA = inolako aldaketarik gabe). Joan den astean agertu zitzaigun, etxebizitza turistikoei buruzko entzumen jardueran. Adib.: Ez ezazu ukitu hori, utz ezazu bere horretan. Asierrek etxibitza turistikoak arautuko dituen ordenantza bere horretan onartzea nahi du. Etxeko logelak eta egongela berriztatu nituen, baina komuna bere horretan utzi nuen.

Bertako donostiarren ZANTZUAK (=arrastoak; “indicio, rastro, señal, pista”). Adib.: Hasieran gizon hark bere burua hil zuela pentsatu arren, gero, poliziek hilketa baten zantzuak topatu zituzten.

Mamia = erroa = sustraía

Goraipatu (=laudatu = goretsi)(alabar, elogiar) zenbat eta zenbat turista pasa diren aldiro.

Hutsal(a) = hutsaren hurrengoa (garrantzirik gabea, funtsik gabea; “efímero, vano, vacío”) bihurtu da.

Izerdi larria sentitu du bizkarrean behera (larritasunak eragiten duen izerdia da, ez nekeak eragindakoa; adibidez, istripu bat ozta-ozta saihesten duzunean).

-          Oraindik egina ez baduzue…

§  Maite Bilbao: Gerora konturatzen zara zenbat irabazten duzun euskara jakinda”. Lehenengo gai honetan – identifikazio pertsonala – euskaldunoi buruz ari gara. Euskal Herritik kanpo ere badira euskaldunak, Argentinan, esaterako. Gure hurrengo protagonista jaiotzez argentinarra den arren, euskara irakasle (bezala) aritzen da (=irakasle jarduten du = irakasle lan egiten du) Hernanin. Berari eginiko elkarrizketan, testutik ateratako hainbat esaldi txerta ditzatela hutsune egokietan, distraktoreak saihestuz.

OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.

§  NOIZNAHI EGITEKOA: Perretxikotara joateko garai berriak deritzon cloze-testa, udazkenerako aproposa. Honekin batera, ebazpen orriak eta azalpenak ere banatu dizkiet, azalpen guztiekin argudiatuta, jarduera eurek zuzen dezaten; dena den, zalantzarik izanez gero, galde diezadatela nahi dutenean, eta argituko diet.

OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.



[1] Demagun = suposa dezagun…

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina