- 1. galdera
2017-08-06 / Samara Velte
Kostaldean bizi den eta udan lan egitea egokitu (=tokatu) zaion batek baino gehiagok hartu ohi du lasaitua autoan enpresa-gunera sartutakoan. Izan ere, kalean ez bezala, lantokian edo inguruko industrialdean, behintzat, aparka daiteke. Garagardo bat ordaindu, belarrondokoa (=matrailekoa = zaplaztekoa = masailekoa) eman dizutela sentitu gabe. Paseoak eman jendea saihesten ibili gabe.
Urteetan, inork auzitan jarri (=kuestionatu) ez duen mantra edo leloa izan da turismoak urrea dakarrela, kostaldeko herriek urte osoan beste ezer ekoitziko (=ekoiztuko) ez balute bezala! Urtez urte aditzen (=entzuten) genituen uda amaierako datuak, hotel eta kanpinak berriro ere bete zirelako pozik. Barre egiten genien sandalien azpian galtzerdiak janzten zituzten turistei, eta nerabeak lehian (=norgehiagoka) ibiltzen ziren, udatiar bat nork kamelatuko. Bizi ibilitakoek (=”espabilatuek”) ere aprobetxatzen zuten familiako etxea, eta udan kanpotarrei alokatuz ordaintzen zuten gero Jakako apartamentua.
1. Artikulu honetako_______________
kazetariak adierazi nahi digu udan kostaldeko herrietan prezioak puztu egiten dituztela.
- 2. galdera
Orain, baina, turismoa gehiegi sartu zaigu bizitzan. Azpiko etxean bizpahiru bizilagun desberdin daude astero, hurrengo egunean lanik egin behar ez duenaren erritmoan afariak ozen luzatuz; zaila da etxea urte osorako alokatzea; eta kasko historikoetan euskara ere historiko bihurtzen ari da. Donostiako Udalak ere onartu du —bere modura, hitzez behintzat— turismoaren hazkundea ezin litekeela mugarik gabea izan. Hiriak eta auzoak bertan bizi direnek osatzen dituztela, ez kanpotik datozkigunek.
Arazoa dator norbere herrian ez dagoenean norberarentzako lekurik. Donostiako Parte Zaharreko bizilagunek «parke tematiko gastronomiko» batean bizi direla sentitzen dute. Ezinegon (=egonezin) sozial hori badago, eta ez da bidezkoa (=justua) arazo horiek ez dauzkaten hiritarrek «turismofobia» leporatzea (=aurpegiratzea =egoztea) masifikazioaren ondorioak zuzenean sumatzen (=nabaritzen) edo jasaten (=sufritzen) dituztenei.
2. Bestalde,_______________
Donostiako udalak aitortu du turisten masifikazioa aldez edo moldez mugatu beharra dagoela.
- 3. galdera
Baina izan gaitezen zintzoak geure buruarekin: ahal dugunean, denoi gustatzen zaigu turista izatea, bai bere alderdi komertzialean —astebete Cancunen hoteletik atera gabe, esate baterako—, bai onberan (=solidarioan) —Nepalen GKE batekin eskolak berreraikiz, adibidez— bai iraultzailean —Kubako errefuxiatuak eta, bide batez, hondartzak bisitatuz—. Luxua da bidaiatzea? Bada, askorentzat, bai. Ekologikoa da, ingurumen aldetik eta tokian tokiko (=bertako) kulturaren ikuspegitik? Gehienetan, ez. Baina, plantea liteke turismo jasangarriago bat, kulturak eta ingurumena errespetatuko lituzkeena? Planteatu beharko da, ezinbestean (=derrigorrez = nahi eta nahi ez = nahitaez).
Eztabaidan gutxi laguntzen dute jarrera zuri-beltzek. Turistak (ikus)miran jartzea helburuz nahastea da: Bulebarrean izozkia hiru euroan saltzen duen langile batek orduko lau euro kobratzen baditu, langilea nahiz kontsumitzailea, biak ateratzen dira galtzen, kanpotarrei begira jarritako prezio batzuk ere ez baitira inondik ere bidezkoak. Udatiarrak gaitz gisa seinalatu eta errua beraiei egotzi (=leporatu) beharrean, hobe litzateke galdera batzuk mahai gainean jarriko bagenitu: nork ahalbidetzen ditu prezio horiek? Zerk edo nork sortzen eta sustatzen (=bultzatzen) ditu turismo eta aisialdi zirkuituak? Nork erabaki zuen Gaztelugatxe ikusi beharreko leku bat zela eta San Juan Xahar, berriz, ez?
3. Kazetariaren ustez / kazetariak____________
ingurumena zaintzen duen turismoaren aldeko apustua egin nahi du.
- 4. galdera
Irudipena ematen du (=Badirudi) turismo industriak edozein aisialdi industriaren joera berberak dauzkala: gero(z) eta jende gehiago dabilela gero(z) eta gauza gutxiago —edo gauza antzekoagoak— egiten. Eta hori, maiz (=askotan = sarritan), promozionatzen (=sustatzen) denaren araberakoa izaten da. Gipuzkoari «San Sebastian region» deitzen badiogu, australiar batek segur aski ez du jarriko kanpalekua Oñatin. Edo, alderantziz: gure auzokideak Istanbulgo bazarrean edota Benidormeko kaleetan topatzeko gure ohitura ez da euskaldunok elkarren arrastoa sumatzen dugulako, baizik eta guztiok leku berberetan ibiltzen garelako alderrai (=noraezean). Zenbat euskal herritarrek ezagutu dute Elizondo Dolores Redondoren liburuen ondorioz? Eta Altzo herria “Handia” filmari esker?
Promozioan baldin badago turistak erakartzeko (=geureganatzeko) gakoetako bat, erabil dezagun promozioa errespetu handiagoko turismo eredu bat sustatzeko (=bultzatzeko). Desiragarriagoa litzateke kanpotik datorrenak leku honi beste modu batean begiratzen ikasiko balu; jakingo balu, adibidez, berezko hizkuntza bat daukagula hemen edota txosnen atzean hilabeteetako eta pazientzia handiko lan kolektiboa dagoela.
4. Bestalde,____________
zein leku sustatzen diren, leku horietara jotzen dute turista guztiek, besterik ez balego bezala.
- 5. galdera
Alde horretatik, bertakoen etxean lo egitea ahalbidetzen duten (=lo egiteko aukera ematen duten) plataformak ez dira berez txarrak: bidaiatzean, bertakoekin harremanetan jartzeko aukera bakarrenetakoak izaten dira maiz. Eta araudi (=arautegi) publikoek eragotzi (=galarazi = debekatu) behar luketena da hortik negozioa egitea. Izan ere, Donostia hartzen ari den martxan, bi hiri ari baitira sortzen: turisten Donostia eta bertako donostiarren Donostia. Banatuta (=bereizita) dauden bitartean, beti egongo dira elkarren lehian; eta, arautu ezean, ekonomikoki errentagarriena dena – turisten Donostia – nagusituko da eta, horrekin batera, ezinegon soziala areagotuko (=handituko) da. Klase gatazka bat sortuko da, dirudunak ez direnei hirigunean bizitzen jarraitzea zailduko diena eta bizirauteko hiritik kanpoko auzo zein herrietara joatera behartuko dituena.
5. Azkenik,_________
ez luke zilegi izan behar bertako hiritarren etxeak turistei alokatzea etxe horien jabeek irabaziak ateratzeko.
2023/11/04
B2.2 maila: (H5P) Galderak beste Donostia horretara (II) (ulermen-jarduera)
Soluzioen zerrenda
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina