2014/12/22
2014/12/17
Tarteko Mailako 23. eskola, abenduaren 16 eta 17koa
23.
eskola, abenduaren 16 eta 17koa
- Arratsaldeko taldean: Zehar-estiloa
errepasatze aldera izeneko ariketa analitikoa zuzendu, beharrezko
azalpenak emanez.
2014/12/16
Tarteko Mailako 22. eskola, abenduaren 11 eta 15ekoa
22. eskola, abenduaren 11 eta
15ekoa
- NOR-NORI aditza iraganean: 122.
orrialde osagarrian zalantzarik izan duten galdetu. Eurek zuzentzekoa zen. Ohar
bitez 9. esaldian duten nominalizazioaz, honek singularra baitu eskakizun,
nahiz eta objektua pluralean egon, ekintza bakarra delako. Beste adibide bat: Niri beldurrezko filmak gustatzen ZAIZKIT;
niri beldurrezko filmak ikusTEA gustatzen ZAIT.
2014/12/12
Tarteko Mailako 21. eskola, abenduaren 9 eta 10ekoa
21. eskola, abenduaren 9 eta 10ekoa
(arratsaldeko taldea aurrera pasatu da)
-
Kausazko perpausak: Haurrak Galdezka ariketaren kopiak banatu dizkiet,
hots, euren ekoizpena, neuk arbel digitealean idatzi nuena.
2014/12/05
Tarteko Mailako 20. eskola, abenduaren 3 eta 4koa
20. eskola, abenduaren 3 eta 4koa
- Arratsaldeko
taldean: Kerman auto-stopean. Bideoa ikusi ahala erantzun beharrezko ulermen galderak zuzendu ditugu.
-
Honako hau gogorarazi diet:
- Hotz, beldur, indar, pazientzia, gogo,
desio, abiadura, atzerapen, inbidia, eskarmentu, ilusio… handia (asko).
-
Beraz,
zenbateko + hotza, indarra, pazientzia, gogoa, desioa, abiadura, ilusioa… (zenbat
hotz, indar, gogo, abiadura…)
-
Izan
ere, intentsitatea adierazten dute,
ez kantitatea.
2014/12/03
Tarteko Mailako 19. eskola, abenduaren 1 eta 2koa
19. eskola, abenduaren 1 eta 2koa
- Frantziako ongilea entzungaiarekin batera zetorren esaldiaren berridazketak zuzendu. Ongi
etorri zaigu BAINO EZ = BAIZIK EZ = BESTERIK EZ = BAKARRIK gogorarazteko
Gaur hamahiru ikasle BAINO EZ
dira etorri
Gaur hamahiru ikasle BAIZIK EZ
dira etorri
Gaur hamahiru ikasle BESTERIK
EZ da etorri
Gaur hamahiru ikasle BAKARRIK
etorri dira
2014/12/02
Euskararen Nazioarteko Eguna
Bihar, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna dugu. Hona hemen Irungo Udalak antolatu duen egitaraua. Klikatu gainean: EUSKAREN EGUNA
2014/11/28
Tarteko Mailako 18. eskola, azaroaren 26 eta 27koa
18. eskola, azaroaren 26 eta 27koa
- Goizeko taldean, Zarauzko
sorosleei buruzko jarduerarekin batera zetozen 7. eta 8. ariketa osagarriak
zuzendu ditugu.
- 7. ariketari dagokionez, arreta berezia
jarri behar izan dute galdegaian. Erantzunak galdetzailearen toki berean joan
behar duela azaldu diet behin eta
berriro., aditzaren juxtu aurrean, alegia.
- 8. ariketari dagokionez, honako hau irakatsi
diet:
ZEIN hondartzaTAN (mugagabea) egoten dira umeak? baina “NONGO hondartzaN (singularrean, NONGOk ez baitu mugagabea eskatzen) egoten dira umeak?” // ZEIN telefono zenbaki_ (mugagabea) apuntatu du agendan?” baina “NONGO telefono zenbakiA (singularra) apuntatu du agendan?”
Bestalde,
galdera mugagabea izan arren, erantzuna, zehatza edo konkretua, ezaguna denez,
singularrean agertuko da: ZEIN unibertsitateTAN (mugagabea)
ikasi zenuen? Deustuko unibertsitateAN (sing.)
ikasi nuen; ZEIN kaleTAN (mugagabea) bizi zara? Nafarroa
kaleAN (sing.) bizi naiz; ZEIN auzoTAN (mugagabea) gertatu da ezbeharra? Puiana auzoAN (sing.) gertatu da.
Kerman eta bere burua
Ikasleok: Kermanen bideo-pasarte hau ikusteko, klikatu hemen: KERMANEN TRESNAK
Tarteko Mailako 17. eskola, azaroaren 24 eta 25ekoa
17. eskola, azaroaren 24 eta
25ekoa
-
Zehar-estiloa.
Hirugarren orrialdea zuzendu dugu. Ohartarazi ditut “agindu” hitzak euskaraz dituen bi esanahiez: bata,
agindu bat ematea (gurasoek zintzo ibilTZEKO agindu didate – “Zintzo ibil
zaitez, Dabid!” – ); bestea,
“hitzeman” aditzaren parekoa (nik zintzo ibiliko naizELA agindu diet – “Bai,
zintzo ibiliko naiz, benetan” – ). Adibide gehiago: “Gaur etorriko gara”
> Gaur etorriko dirELA agindu (hitzeman) digute. “Etor zaitezte gaur” >
Gaur etorTZEKO agindu digute.
Emakunderen kanpaina
Ikasleok: "Emakunderen kanpaina" izeneko bideo-pasartea ikusteko, klikatu hemen: EMAKUNDEREN KANPAINA.
2014/11/23
Tarteko Mailako 16. eskola, azaroaren 19 eta 20koa
16. eskola, azaroaren 19 eta 20koa
- Zehar- estiloa
lantzeko lehenengo eta bigarren orrialde osagarriak zuzendu ditugu, astiro,
beharrezko azalpenak emanez, esate baterako, zehar-galderek beti –EN hartzen
dutela – baiezkoak nahiz ezezkoak izan – eta –ENIK erabiltzeko perpaus nagusiak
ezezkoa izan behar duela.
2014/11/20
Tarteko Mailako 15. eskola, azaroaren 17 eta 18koa
15. eskola, azaroaren 17 eta 18koa
- Gramatika eta ariketak I liburuko 95. orrialdeko 3. ariketa zuzendu dugu,
tresna, gaia edota baliabidea adierazten duten atzizkiei buruzkoa.
2014/11/19
Maila Aurreratua: Umeak Interneten ibiltzeak kezkatzen zaitu?
Umeek Interneten izan ditzaken arriskuei buruz hitz egin aurretik, irakur itzazue gai honen gainean hainbat euskara ikaslek emandako iritziak. Horretarako, klikatu HEMEN.
2014/11/14
Tarteko Mailako 14. eskola, azaroaren 12 eta 13koa
14. eskola, azaroaren 12 eta 13koa
-
Mugagabea: Gramatika eta ariketak I liburuko 188-190. orrialdeetan zalantzarik
baduten galdetu ondoren, 191. orrialdeko ariketak zuzendu ditugu astiro,
beharrezko azalpenak emanez. Honako hau atera zaigu:
o
Ogitara
joan = ogi(aren) bila joan. Beste adibide batzuk: Bermeoko arrantzaleak antxoatara doaz, emakumea esnetara
doa, sasoi honetan asko joaten dira perretxikotara, gazte horiek
larunbat gauetan neskatara / mutiletara joaten dira. Garai
honetan ehiztariak Etxalarrera joaten dira usotara (=usoak ehizatzera).
Tarteko Mailako 13. eskola, azaroaren 10 eta 11koa
13. eskola, azaroaren 10 eta
11koa
-
Deklinabidea lantzeko ariketa
osagarrian (erantzun eta guzti eman nien) zalantzarik izan duten eta zer moduz
egin duten galdetu diet. Zalantzaren bat izanez gero, argitu.
2014/11/10
2014/11/07
Tarteko Mailako 12. eskola, azaroaren 5 eta 6koa
12. eskola, azaroaren 5 eta 6koa
-
Deklinabidea: singularra, plurala eta mugagabea. Bigarren orrialdea zuzendu dugu,
astiro, beharrezko azalpenak emanez.
2014/11/05
Tarteko Mailako 11. eskola, azaroaren 3 eta 4koa
11. eskola, azaroaren 3 eta 4koa
-
Deklinabidea: singularra, plurala
eta mugagabea nahasian datozen lehenengo orrialdea zuzendu dugu, astiro,
beharrezko azalpenak emanez.
2014/10/31
Tarteko Mailako 10. eskola, urriaren 29 eta 30ekoa
10. eskola, urriaren 29 eta
30ekoa
- Erlezaina da erleen etsairik
handiena izeneko
ulermen-jarduera zuzendu dugu. Jarduera honetan, ikasleek Koldo Urrutia erleen
lagunari eginiko elkarrizketan galderak eta erantzunak uztartu behar zituzten.
Jarraian, hainbat hitz euren sinonimoekin lotu behar zituzten. Astiro zuzendu
dugu, beharrezko azalpenak emanez. Amaitzeko, GERO ETA…-AGO egitura azaldu diet.
2014/10/29
Tarteko Mailako 9. eskola, urriaren 27 eta 28koa
9.
eskola, urriaren 27 eta 28koa
- Goizeko
taldean, Magoak sortzeko lantegia Bilbon izeneko
ulermen jarduera, magoen lanbide bitxiari buruzkoa, zuzendu dugu. Jarduera
honetan, zenbait esaldi txertatu behar izan dituzte testuan.
- Arratsaldeko
taldean, “Roland
Lapczinski kale-musikaria” jarduera zuzendu dugu. Bertan, erantzun
bakoitzari zegokion galdera jarri behar zuten aurrean. Irakurri eta zuzendu
ahala, hinbat ohar egin dizkiet:
a. EguraldiAREN
MENPE (nagusiAREN MENPE…) ; judutarrak erromatarrEN MENPE egon ziren.
Menpekotasuna: subordinación
b. Argibide_
eske, diru_ eske, aholku_ eske, laguntza_ eske… Adib: Eguberrietan jendea
kantari ateratzen da etxez etxe diru_ eske (dirua
eskatzen); ikasle bat etorri zait aholku_ eske (aholkua eskatzen);
bizilagun berria etorri zaigu etxera azukre_ eske.
Alegia, MUGAGABEA + eske
c. Sos =
dirua. Adib.: Sos guztiak bingoan xahutu ditu.
d. egiTEAGATIK
( kausazkoa)
e. eskean
ibili (eskatzen ibili)
f. norekin
+ ongi / gaizki konpondu = moldatu (eraman)
Adib. : udaltzainekin zer moduz konpontzen zara ?
X®ekin ongi / gaizki
konpontzen naiz = moldatzen naiz (eramaten naiz)
g. ZILEGI
DA = ONARTUTA DAGO
h. ARGUDIATU
= ARRAZOITU (argumentar, justificar)
2014/10/24
Tarteko Mailako 8. eskola, urriaren 22 eta 23koa
8.
eskola, urriaren 22 eta 23koa
-
ENTZUNAREN ULERMENA: “Auto-lapur
profesionala”. Lanbide
bitxiak ditugu egunotan hizpide
(etorkizun-iragarlea, magoak, kale-musikaria, eguraldi-iragarlea…) Gaurkoan
lanbide bitxi horietako bati buruzko entzungaia entzun dugu, auto-lapur
profesional bati buruzkoa. Itemak irakurri eta azaldu ostean, bitan entzun eta
zuzendu egin dugu. Azalpenak.
o
Luze
baino lehen = laster, berehala, segituan. Adib.: Autobusa luze baino lehen
iritsiko da.
o
BADAGO…-TZEA (
baiezko ahalera) / EZ DAGO…-TZERIK
(ezezko ahalera). Adib.: Gela
honetan BADAGO kafea edaTEA, baina EZ DAGO erreTZERIK. Zaisako bidean BADAGO
aparkaTZEA, baina elbarrientzako lekuetan EZ DAGO aparkaTZERIK.
o
GAI
= GAUZA IZAN …-TZEKO. Ikasleei esaldi bana botarazi diet ahoz, egitura
hau lantzeko, zertarako diren / ez diren gai = gauza galdetuta.
o
Markako autoak BESTERIK EZ du lapurtzen
=…BAKARRIK lapurtzen ditu. Behin BAINO EZ dute atxilotu = Behin BAKARRIK
atxilotu dute.
Zuzendu ondoren, berriz entzun daiteke, nahi
izanez gero, erantzunak berresteko.
2014/10/23
Tarteko Mailako 7. eskola, urriaren 20 eta 21ekoa
7.
eskola, urriaren 20 eta 21ekoa
-
Deklinabidea: 209. orrialde
osagarria zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez.
-
Goizeko taldean, lanbide
bitxiei helduta, “Roland Lapczinski
kale-musikaria” jarduera zuzendu
dugu. Bertan, erantzun bakoitzari zegokion galdera jarri behar zuten aurrean. Irakurri eta zuzendu ahala, hinbat ohar egin dizkiet:
2014/10/22
2014/10/17
2014/10/15
2014/10/10
2014/10/09
Tarteko Mailako 4. eskola, urriaren 8 eta 9koa
4. eskola, urriaren 8 eta 9koa
-
Deklinabidea: 38. orrialde
osagarria zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez. Astiro zuzendu badugu ere,
merezi izan duelakoan nago.
-
1923ko maistren lan-kontratua izeneko
jarduera. Gelan egin dugu. Ikasleek hainbat hutsune bete behar izan dituzte,
besteak beste, EZIN IZAN eta BEHAR IZAN aditzak behar bezala erabiliz. Ondoren,
zuzendu egin dugu.
-
Maistren lan-kontratuaren
atzeko ohar teorikoak azaldu dizkiet:
o
Debekatuta dago…-TZEA
o
EZIN + izan / ukan + partizipioa
o
BEHAR + UKAN
o
Maiztasuna nola adierazi
-
Lanbideez ari garela, garai batean
ohikoagoa zen eta egun galtzear dagoen lanbide bat dugu aztergai, aterki
konpontzaileena. Beraz, “ Euritako
konpontzailea” izeneko ulermen-testua zuzendu dugu. Gaurkoan, testua
irakurri ahala, hutsuneetan txertatu dituzten deklinabide kasuak zuzendu
ditugu, beharrezko azalpenak emanez.
-
AHOZKO
ADIERAZPENA (20-25´): Zenbatean daukazu
Bisbalen azkenekoa? Izenburu horren pean, mantadunen
lanbideari buruz jardun dugu solasean. Horretarako, berariaz prestatutako fitxa
banatu diet eta bertako pertsonaien iritziak banan-banan irakurri ondoren,
iritzi horiek abiapuntutzat hartuta eta iritzia emateko egitura desberdinak
baliatuz, mintza-saioa egin dugu.
- ETXERAKO LANAK:
o
Deklinabidea: 95. orrialde
osagarria.
o
“Lan honetan oso erraza da engantxatzea” izeneko
testua, Hernaniko Kronikan argitaratua, DYAko boluntarioei buruzkoa.
o
Garai bateko lanbideekin
jarraituz, Imanol Zapataria izeneko
ulermen jarduera, testuan esaldiak txertatzekoa.
Tarteko Mailako 3. eskola, urriaren 6 eta 7koa
3. eskola, urriaren 6 eta 7koa
-
Euskarazko aurrizkiak: Gramatika eta ariketak I liburuko 93. orrialdean zalantzarik izan duten
galdetu. Ondoren, honako oharrok egin dizkiet:
o
NORA
(anbulatoriora) / NORENGANA (medikuarengana) JO DUT = JOAN NAIZ (“jo” aditzak
aurrean norabidea adierazten duen kasuren bat daramanean – nora / norengana –
“joan” esan nahi du, nahiz eta ukan eraman).
o
BERE KABUZ =
BERE KONTURA = BERE KASA. Adib.: “autonomoak
bere kabuz egiten du lan, ez du nagusirik”.
o
AURRE EGIN.
Aurrean NORI kasua (singularrean nahiz pluralean) eskatzen du. Adib :
« ArazoARI aurre egin behar diozu, negar egin
beharrean » « ArazoEI aurre
egin behar diezu »
“HotzARI aurre egiteko, lepoko lodi hau
jantzi dut”
“Bitaminak hartzen ari naiz nekeARI aurre
egiteko”
“Gure haurtxoaren logelan gauean argitxo bat
piztuta uzten dut, haurrak beldurrARI aurre egiteko”.
Joan den egunean, opor osteko sindromeari buruzko
entzungaian ere agertu zitzaigun adibide bat: “errealitateARI aurre egin behar zaio”.
Gaztelaniaz
“hacer frente, afrontar” esan nahi du.
o
GORROTO DUT = GORROTATZEN DUT…
-TZEA. Nominalizaio honezaz ohartarazi eta adibide batzuk eginarazi ikasleei
ahoz.
2014/10/03
Tarteko Mailako 2. eskola, urriaren 1 eta 2koa
2. saioa: urriaren
1 eta 2koa
-
Gozoki saltzaile Kontxako pasealekuan izeneko ulermen-jarduera, bertako protagonistari
eginiko elkarrizketan galderak eta erantzunak uztartzekoa, zuzendu dugu,
astiro, beharrezko azalpenak emanez.
2014/09/30
2014/09/25
2014/05/29
Tarteko Mailako 55. eskola, maiatzaren 26 eta 27koa
55. eskola, maiatzaren 26 eta 27koa
Goizeko taldean
-
Denborazkoak lantzeko
berridazketak zuzendu ditugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez.
2014/05/26
Tarteko Mailako 54. eskola, maiatzaren 21 eta 22koa
54. eskola, maiatzaren 21 eta 22koa
Goizeko taldean
-
Baldintza
hipotetikoa lantzeko ariketak zuzendu ditugu, hain zuzen ere, Gramatika eta ariketak I liburuko 71. orrialdeko
2. ariketa eta 73. orrialdeko 4. eta 5. ariketak, astiro, beharrezko azalpenak
emanez, arbel digitalean.
Tarteko Mailako 53. eskola, maiatzaren 19 eta 20koa
53. eskola, maiatzaren 19 eta 20koa
Goizeko taldea
- BALDINTZA
HIPOTETIKOA. Etxerako zituzten lehenengo itzulpenak eta
hutsuneak zuzendu ditugu, astiro, arbel digitalean, baldintza nahiz ondorioko
adizki horiek iraganetik nola sortu diren azalduz. Luze jo duen arren, lehen
ariketak izaki, merezi izan du denbora honetan pasatzea.
2014/05/18
Tarteko Mailako 52. eskola, maiatzaren 14 eta 15ekoa
52. eskola, maiatzaren 14 eta 15ekoa
Goizeko taldea
-
Euskarazko
hainbat esapide edo esamolde. 165. orrialde osagarria zuzendu dugu, beharrezko
azalpenak emanez.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)